IKT: AZKEN HAUSNARKETA
Honako testu honetan, azken hausnarketa bat egingo dugu, ikasgaian zehar eman ditugun, baliabideak aztertuz eta beraiekiko gure gogoeta eginez, zertarako balio diguten, zein erabilera izango duten…
Ikasgaiaren hasieran, ez genekien oso ondo zeintzuk izango ziren teknologia berrian landuko genituen gaiak. Hasieran bloga egin genuen, hau sakontzen joan gara pixkanaka, gauza berriak sartuz, argazkiak, bideoak, gure gauzak … bakoitzak nahi zuena.
Lehenengo klasean hausnarketa bat egin genuen. Hausnarketa honetan bakoitzak bere gogoeta egin zuen teknologia berriei buruz, nolakoa izan den gure teknologiaren ibilbidea orain arte, zein trataera izan duen … hau galdera batzuk erantzunez egin genuen..
Hausnarketa hau egin ondoren, lehen aipaturiko bloga egin genuen. Bakoitzak blog bat sortu zuen, bakoitzak bere gustuen araberakoa, nahi zituen aspektuak emanez. Bertan txertatzen joan gara pixkanaka klasean egiten genituen lanak.
Ikusi dugunez, blogen kasuan desberdintasun handia dago pertsona batetik bestera, izan ere, ikaskide batzuenak ikusi eta oso garatuak daude, beraien sentimenduak adierazten dituzte, gustuko gauzak, beraien argazkiak…. Beste batzuk ordea, derrigorrez igo beharrekoa eta beste pare bat gauza bakarrik dituzte igota. Hemen ikus dezakegu, batzuk gustua hartu diotela blogari, beraientzat errutina moduko bat bihurtu dela hau berritzea, eta beste batzuei ordea, alderantziz.
Hau sortu eta nola ibiltzen ze ikasi ondoren, mapa kontzeptuala egiten ikasi genuen eta hau oso erabilgarria iruditu zaigu, izan ere, gero 2.2,moduloan, KOI arloan egin behar izan ditugun eskemak mapa kontzeptualen bidez egin ditugu. Klasean egindako mapa kontzeptuala, bakoitzak bere blogera igo genuen, horrela besteenak ere ikusteko aukera izan dugu. Hau, aberasgarria iruditzen zaigu.
Mapa kontzeptuala, eskema mota bat da, oso erabilgarria gerta liteke ikasgai batzuetan. Gainera, C map tools erabiltzea oso erraza da, azkar ikasten da eta modu egoki batean egiten dira eskemak, inolako zailtasunik gabe. Eskemak aspektu ezberdina izan dezakete kolore ezberdinez egin ditzakegu, egiten ditugun marrak zein motakoak izango diren hautatzeko aukera dugu…
Webquesta izan zen mapa kontzeptualen ondoren egin genuen lana. Webquestak, sekuentzia didaktiko antzekoak dira.Hau lantzea, oso egokia iruditu zaigu. Hemen, marrazki, aspektu, informazio…ezberdina jarri daiteke. Hau bakoitzak aukeratzen du nolakoa jarri. Aukera asko daude webquest ezberdinak egiteko, eta hau aberasgarri da, izan ere, haurrentzat pentsatua dago eta haurrei dakigunez, atseginagoa egiten zaie, marrazki ezberdinak, kolore ezberdinak… ikustea.
Azkenik, orain azken hausnarketa bat egiten ari gara, ikasgai honetan landutako guztiari buruz. Hau egiterakoan, klase guztiak gogoratzen saiatu gara, bakoitzean zer egin dugun gogoratu dugu eta bakoitzean egindakoak zer eman digun..
Teknologia berriak, lehenengo egindako hausnarketan esan bezala, beti izan dira garrantzitsuak gure bizitzan, baina alderdi batzuetan sakontzea falta izan zaigu. Hala ere, ikaskide guztien artean maila desberdinak daudela oso nabaria da, izan ere, denok trataera ezberdina izan dugu teknologiekin, batzuei gehiago gustatzen zaie, besteei gutxiago… eta askotan horren araberakoa da honen ezagutza eta erabilpena.
Orokorrean, uste dugu, askorako denbora ez duela eman teknologia berrien klaseak, izan ere, astean ordu bat oso eskas geratzen da, hala ere, klaseetan landutakoa, hau da, orain aipatutako guztia, oso interesgarria iruditu zaigu, gure bizitzan zehar oso erabilgarriak izan daitezkeela uste baitugu. Batez ere, blogaren kasuan eta mapa kontzeptualaren kasuan.
Beraz, eta esandako guztia laburbilduz, ikasgai hau oso praktikoa iruditu zaigu bai gure ibilbide akademikorako, eta baita gure etorkizuneko edozein lanetarako ere. Baina hurrengorako, klase ordu gehiago eskatuko genituzke, gauza gehiago ikasi, eta ikasi dugunetan sakontzeko. Horrela, gure ezagutza garatzeko teknologia berrien inguruan.
Iosu Unanue
Jon Agirrebeitia
Aimar Muñoz
Sergei Martinez
Jokin Larrañaga

