Kiss

Hasieratik etengabe lanean, 22 urrezko albumak lortu dituzte eta munduan zehar 80 milioi disko baino gehiago saldu dituzte. Aurpegiko margoengatik eta eszenako janzkerengatik ezagunak, KISSek ospea lortu zuen zuzeneko emanaldi landuei esker. Haietan, su harnasketak, odolezko tuak, ke gitarrak eta su artifizialak ohikoak ziren. Haren irudi nahasezina promozioa hoberena izan da, eta KISS markak Elvis Presleyenak baino gehiago saltzen du.

Jatorrizko osakideak Gene Simmons (baxua eta ahotsa), Paul Stanley (erritmo gitarra eta ahotsa), Paul “Ace” Frehley (gitarra nagusia eta ahotsa) zein Peter Criss (bateria eta ahotsa) izan ziren. Drogen gehiegizko erabilpenak nahiz sormen arazoak zirela kausa, Crissek eta Frehleyk taldea utzi zuten 1982an. Orduko, haien arrakasta komertziala ez zen lehen bezain indartsua.

1983an, makilajea alboratuta, berpiztu egin zen KISSen arrakasta. 1996an, jatorrizko osakideak eta makilajeak bueltatuta, mundu osoko bira burutu zuten, ekonomikoki urteko arrakastatsuena. 210 hiritan jo zuten eta 2.2 milioi ikusle erdietsi zituzten gutxi gorabehera. Horren ostean Crissek eta Frehleyk berriro utzi zuten taldea, baina Eric Singer eta Tommy Thayer dituzte ordezko.

Advertisement

Dejar un comentario

Aún no hay comentarios.

RSS de los Comentarios Identificador URI de TrackBack

Deja un comentario

Fill in your details below or click an icon to log in:

Logo de WordPress.com

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Cambiar )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Cambiar )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Cambiar )

Connecting to %s

Seguir

Get every new post delivered to your Inbox.